kolaboratu


EUSKADIREN PROMOZIOA EUSKAL ENOGASTRONOMIA ATZERRIAN DUEN ORDEZKARITZAREN BITARTEZ
Eusko Ganberak, enpresa industrialen internazionalizazio prozesuetako parte-hartzearen esperientziaz baliatuz, atzerrian ezarritako euskal enpresak gure kulturaren rolak eta baloreak isladatzen ari direnaren garrantziaz kontziente dira. Turismoaren ikuspegitik abiatuta, enogastronomia sektoreaz hitz egiten dugunean guzti honek indarra hartzen du, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saileko Marketin Planaren arabera produktu enogastronomiko hauek lehentasunezkoak dira. Bestalde, sektore honetako eragileek koordinazio baten pean, Euskadi destino enogastronomiko gisa publikoki promozionatzeko koopera dezakete.
Eusko Ganberek eta Eusko Jaurlaritzak, beharrezkoa ikusten dute atzerriko euskal enogastronomiaren eragile pribatuak ezagutzea, hauekin sinergiak sortu eta garatzeko eta hauei promozio turistikoko politiketan parte-hartzera gonbidatzeko.  

Helburuak
Proiektu honen xedea Euskaditik kanpo ezarrita dauden euskal enogastronomia sustatzen duten establezimenduak identifikatzea da. Eta baita atzerrian inplatazio proiektua duten euskal inbertsore pribatuak ere, etorkizunean hauekin ekintza eta kolaborazio politikak garatu ahal izateko.  

Onuradunak
Euskaditik kanpo ezarrita dauden Euskal enogastronomi sektoreko enpresariei bideratuta dago.